XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Basajaunak eta kristauak.

Aspaldiko garai batetan Muskiko kobazuloan Basajaunak bizi omen ziren.

Han inguruko mendi gainetan, sekulako gari-bilketak egiten omen zituzten Basajaun haiek.

Beheko alderdietan kristauak bizi omen ziren; baina artean ez omen zuten garirik egiten, gari alerik ez bait zuten.

Behin batez, Sanmartintxiki, katiuska handi-handi batzuk jantzi eta, Muskiko kobara joan zen; eta Basajaunekin apustu egin zuen, hango gari pila nork errezago saltatu.

Basajaunek, berealdiko abiada hartu eta, erraz baino errazago saltatu zuten; Sanmartintxiki, berriz, indar gutxi hartu nonbait eta, gari pilaren erdira erori zen, eta baita katiuskak gari alez bete ere.